Archive for Igandeko partiduak eta Three Days Grace

VILLA PESADILLA

 

Athletic 1 – Valentzia 2    GOLAK: Muniain 1-0 (57min), Villa 1-1 (60min), Mathieu 1-2 (82min)

Atzo gaueko 9etan Athletic eta Valentziak aurka jokatu zuten. Lehenengo zatian inork ere, ez zuen joko ona egin eta ez ziren beste porteriara gerturatu. Gainera lehenego zatian FERNANDO LLORENTE San mamés utzi behar izan zuen lesionatu egin zelako. Horrela Athleticek ongo zekien aukera haundia eta garrantzitsua galdu zuela partiduari aurre egiteko.

Hutsean bukatu zen lehengo zatia, guztia bigarrengo zatirako utzita. Bigarrengo zatian Iker Munian, 16 urteko gaztea, zelairatu zen eta berehala aurreratu zuen etxeko taldea gol eder baten ostean. Baina Valentziak segituan erreakzionatu zuen eta David Villak, asko saiatu eta gero kanpoko taldeartentzako berdinketa lortu zuen. Egia esan Villak merezi zuen gol hori, guztia eman baitzuen zelai barruan. Ondoren Mathieu egin zuen bigarrena eta Balentzia aurreratu zuen. Gainera partidua amaitzear zegoela David Lopezek penalti bat fallatu zuen eta ezin izan zuen berdinketa lortu.

Hala ere emozioa bukaeraraino egon zen eta Athleticek ez zuen etsi arbitroak partidua amaitutzat eman zuen arte.

 

Osasuna 1- Malaga 1     GOLAK: Masoud 0-1, (47min), Apoño 1-1, (83min)

Osasunak oso ondo jokatu zuen lehengo zatia, eta bigarrengo zatia hasi eta berehala gola egin zuen Masoud jokalariari esker. Gola sartu ondoren ordea, Osasunak ez zuen jakin partidua lasaitzen eta Malagak poliki poliki espazioa irabazten hasi zen Duda-ri esker batez ere. Azkenik, partiduaren azkenengo minututan Apoñok Andaluzentzat gola lortu zuen.

BESTE PARTIDUE DAGOKIONEZ:

Villarreal 3 – Getafe 2    GOLAK: Pedro León 0-1 (3min), Capdevilla 1-1 (17min), Soldado 1-2 (52min p.), Cazorla 2-2 (67min), Capdevilla 3-2 (86min)

Espanyol 0 – Racing 4   GOLAK: Henrique 0-1 (47min), Canales 0-2 (52min), Tchité 0-3 (68min p.), Canales 0-4 (72min)

Mallorca 4 – Zaragoza 1    GOLAK: Aduriz 1-0 (37min), Aduriz 2-0 (67min), Mario Surez 3-0 (74min), Keita 4-0 (77min), Ander Herrera 4-1 (85min)

Tenerife 2 – Sporting 1    GOLAK: Diego Castro 0-1 (4min), Ricardo 1-1 (55min), Nino 2-1 (66min)

Hauek izan ziren igandean jokatutako 13.jardunaldiko partiduen emaitzak

 

Gaurko Bideoklipa THREE DAYS GRACE taldeak abesten du eta abestiaren izena “pain” da. Rock talde honek hainbat balada polit ditu eta bat honako hau da:

 

 

 

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.