Archive for julio 15, 2010

Azken ekoizpena

Kurtso hasieran gure aurrezagutzei buruzko hausnarketa egin genuen, eta bertan, hasieran ikasgaian nola sentitzen ginen azaldu behar genuen. Hasiera batean galduta ibili ginen apur bat, izan ere, ez genekien zer nolako gauzak ikasiko genituen. Gainera, bagenekien iazko informatika baina gauza berriagoak eta zailagoak ikusiko genituela. Baina hala eta guztiz ere, hasieran poliki-poliki eduki eta kontzeptu berriak barneratzen joan ginen eta klaseko dinamika hartzen ere.

          Hasiera batean gure espektatibak gauza berriak eta interesagarriak ikastea zen, eta egia esan, ikasgai honetan eman eta ikasi duguna, ez genekien aurretik. Gauza berriak izan dira eta erabilgarriak ere. Gure espektatibak nolabait bete direla esan genezake.

          Bestalde, hasiera batean, teknologiaren inguruko gauza batzuk bagenekizkien, hala nola, gure ikastolan ikasitakoa, eta bestetik, iazko kurtsoan emandakoa. Nahiz eta gauza konplexurik ez genekien, oinarrizkoak diren kontzeptu eta programa nahiz erabilera batzuk ikusi eta ikasi genituen.

          Beraz, teknologia berrien inguruko gure jarrera positiboa da. Izan ere, gauza berriak ikastean, gauza gehiago jakin eta erabiltzeko gai izango gara. Eta beste alde batetik, teknologiak gaur egun izugarrizko indarra du, eta horiek erabiltzen jakitea ezinbestekoa deritzogu; gainera, ikastoletan, geroz eta teknologia berriagoa eta anitzagoa erabiltzen dituzte.

          Beste puntura pasatu gara orain: gai honetan eman ditugun baliabideen ebaluaketa egingo dugu. Lehenik eta behin erabilitako baliabideak aipatuko ditugu, eta ondoren, gure artean egindakoa ebaluatuko dugu.

          Aurten emandako ia guztia berria izan da guretzat, baita interesgarria ere. Adibidez, mapa kontzeptualak ondo egiteko programa bat ikasi dugu, eta oso interesgarria iruditu zaigu; bai ikasteko, baita ondoren lan egiteko erabilgarria ere.

Blog-aren inguruan ere ez genekien gauza handirik, eta nahiz eta hasieran oso galduak egon ginen, pixkanaka, aurrera jarraitu genuen. Eta azkenean, badakigu zein den blog-en funtzioa eta nola erabiltzen diren.

          Webquestak ere beste gauza garrantzitsu bat dela pentsatzen dugu. Eta gainera, gure etorkizunera baliagarria izango dela pentsatzen dugu. Nahiz eta honetarako beharko genukeen denbora ez dugun eduki, ez genekien zehatz mehatz bere funtzioa zein zen, baina azkenean, webquest atsegin bat sortu dugula uste dugu.

          Beste alde batetik, gure lana ebaluatu beharko bagenu, zera esango genuke: ez dugu nahi genukeen denbora izan egia esan, eta gainera, ez genekien gauzak nola egin behar ziren, beraz, hasieran, dudak izan genituen. Baina jendeari galdetuz, baita guk gure kabuz informazioa bilatuz, lana aurrera eraman dugu. Gure lana atsegina dela uste dugu, gure dedikazioa eta motibazioa bertan ere txertatzen saiatu garelako, eta bukaeran, lana ona izan dela deritzogu.

          Aipatu behar dugu, astean behin genuela klasea bakarrik eta azkenean, horrek ere eragina izan duela. Honekin batera esan nahi dugu, ordu aldetik, denbora aldetik, hutsune asko egon direla, hau da, eman dugun guztia emateko eta egin dugun guztia egiteko, denbora oso murritza izan dela, eta azkenean, batzuetan galduak egon garela.

          Bukatzeko, IKT-ak gure etorkizunean izango duten garrantzia eta praktikotasuna nolakoa izango den aipatuko dugu. Lehen esan bezala, teknologiak gaur egun garrantzia asko du, eta ikastoletan teknologiaren inguruan oso sartuak daude. Hau da, teknologiak berriak erabiltzen dituzte eta horregatik, guk ere horren inguruan ezagutza batzuk izan behar ditugu. Beraz, ikasitako guztia oso erabilgarria dela uste dugu, eta etekin handia aterako diogula ere pentsatzen dugu. Izan ere, edozein momentutan lan bat egiteko, aurkezpen bat egiteko.. ikasitako erabiliko dugu eta lan onak aterako direla pentsatzen dugu. Beraz, ikasgai hau erabilgarria dela pentsatzen dugu.

            Azken momentua iritsi arte hainbat arazo izan ditugu taldekideen artean lana banatzeko. Egia esan, ez da egon koordinazio handirik eta batzuk beste batzuk baino lan gehiago egin behar izan dute. Hala ere, azken momentuan dena batzea eta txukun jartzea lortu dugu eta beraz pozik gaude.

WEBQUEST

http://tinyurl.com/36fntj3

Billy talent-en SURRENDER abestia. Gozatuko duzuelakoan

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.