ATLETICO MADRIL UEFA-ra Chelsea taldeari esker

Atlético 0 – Oporto 3    GOLAK: Bruno Alves 0-1 (2min), Falcao 0-2 (14min), Hulk 0-3 (75min)

Colchoneroak 0-3 galdu zuten Calderonen, baina hala ere UEFArako sailkapena lortu zuten Apoel Nicosiak Chelsea-ren aurka berdindu zuelako 2-2. Apoelek 3 puntuak lortu izan bazituen Atletico kanpora joango zen,  baina oraingo honetan Madrildarrak zorteko egon dira.

Ez zuen apenas aukerarik sortu etxeko taldeak eta hasiera hasieratik talde portugaldarrak gain hartu zion 2. minutuan gola sartuz. Hortik aurrera Oportok menpean izan zuen partida osoa eta ezin izan zuen gol bat bera ere sartu. Gainera AGÜERO k, sobrekarga baten ondorioz, zelaia utzi behar izan zuen.

 REAL MADRIL ek ordea modu eroso batean lortu zuen bere sailkapena 1-3 irabazi eta gero Olympique de Marsella talde Frantziarraren aurka.

Lehenengo zatiaren hasieran ikusi zen merengueak guztia emango zutela, momentu oro egon baitziren gora eta behera, modu horretan berehala iritsi zen lehenengo gola C. Ronaldori esker falta bat bota ostean.  Momentu horretan Madrildarrak erlaxatu egin ziren eta hortik 5 minutura Luchok berdinketaren gola lortu zuen. Gol horrek Madril esnatu  eta guztia eman zuen Albiolek 2. gola lortu harte. Gol hori eta gero guztia errazagoa izan zen baina ez dezagun ahaztu Marsellak penalti bat barkatu zuela. Azkenean ordea C.Ronaldok berriro ere Real Madrilentzako 3. gola lortu zuen bere potentziari esker.

Olympiqueko jokalaririk onena dudarik gabe, kapitaina izan zen. NIANG. Azkenean emaitza:

Olympique de Marsella 1 – Real Madrid 3   GOLAK: C. Ronaldo 0-1 (5min), Lucho González 1-1 (11min), Albiol 1-2 (60min), C. Ronaldo 1-3 (80min)

Beste partiduei dagokionez, hauek izan ziren emaitzak:

Wofsburgo 1 – Manchester U. 3   GOLAK: Owen 0-1 (44min), Dzeko 1-1 (56min), Owen 1-2 (83min), Owen 1-3 (91min)

Besiktas 1 – CSKA Moscú 2      GOLAK:  Krasic 0-1 (41min), Bobo 1-1 (86min), Aldonin 1-2 (95min)

Zúrich 1- Milán 1      GOLAK: Gajic 1-0 (29min), Ronaldinho 1-1 (64min p.)

Chelsea 2 – Apoel Nicosia 2   GOLAK: Zewtakow 0-1 (6min), Essien 1-1 (19min), Drogba 2-1 (26min), Mirosavljevic 2-2 (87min)

Atzoko partiduen inguruan ezer gehiago ez dago esateko. Gaur ASTEAZKENA,  Bartzelonak bere sailkapena lortu beharko du Dinamoren aurka. Katalanak berdinketa batekin nahikoa dute. Partiduak honako hauek izango dira:

Inter Milán – Rubin Kazán   20:45

Dinamo Kiev – Barça   20:45

Liverpool – Fiorentina   20:45 

O. Lyon – Debreceni VSC   20:45

Stuttgart - Unirea Urziceni    20:45

Sevilla – Rangers    20:45

Olympiacos – Arsenal   20:45

Standar Lieja – AZ Alkmaar    20:45

Orain heme usten dizuet gaurko bideoklipa. Badakit gaur oso goiz nabilela informazioa jartzen, baina nire eginkizuna da zuek ongi informatuta izatea, eta zuei jakinaraztea futbolaren inguruan gertatzen den guztitaz. Gaurko taldearen izena LINKIN PARK da eta bere abesti famatuenetako bat “What I’ve done”. Abesti honekin, taldeak transmititu nahi diguna da, gehiago pentsatu behar dugula gutaz aparte gauza gehiago daudela. Adibidez: pobrezia, kutsadura…

ez gaitezen berekoiak izan!!! espero bideoa gustoko izatea.

 

 

Advertisement

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.