HAMASEIRENETAKO FINALEKO aurkariak zeintzuk izango diren gaur goizean jakin ditugu. Sorteari erreferentzia ematen badiogu esan dezakegu bi talde espainiarrek sorte txarra izan dutela. Zoritxarrekoak ATLETICO DE MADRIL eta VILLARREAL izan dira.
Atleticok Galatasaray talde arriskutsuaren aurka jokatuko du eta Villarrealek aldiz, Wolfbusrgo talde Alemaniarraren aurka. Talde hau Champiosetik kanporatu eta gero sartu da Europa Leagueko txapelketan.
BILBOKO ATHLETIC eta VALENTZIAK sorte hobeagoa izan dutela esan dezakegu. Bilbotarrak Anderlecht, Belgikako taldearen aurka jokatuko du San Mamesen lehendabiziko partidan, eta Valentziak Brujasen aurka jokatuko du kanpoan.
Beste partiduak honako hauek izango dira:
Rubin – Hapoel Hamburgo – PSV
Copenague – O. Marsella Standard Lieja – Salzburgo
Real Madrileko jokalaria 6 hilabete egongo da gutxienez futbolean jokatu gabe. Merengueen atzelari garrantzitsuenetako bat larunbatean, salto baten ondoren gaizki apoiatu ondoren, lesionatu egin zen eta belauneko ligamento bat hautsi zuen. Horren ondorioz 6 hilabetez egongo da zelaietatik kanpo eta hori jakin ostean, portugaldarrak honak hau esan du: “ Destrozado no, estoy destrozadísimo”.
Orain, Madrilek aurrera egin beharko du bai Championsen eta baita Ligan ere Pepe gabe. Lusoak espero du mundialerako prest egotea, baina hori ere zalantza da.
Besterik gabe, hona hemen atzo jokatu ziren partiduen emaitzak:
Gaurko bideoclipa aspaldiko talde bati dagokio. Nahiz eta aspaldikoa izan gaur egun asko entzuten da eta gazte askoren talderik gustokoena da. Talde honen garaian, beraien musika oso garatuta zegoen eta musika futurista egiten zutela ere esaten zuten. Talde honen izena, QUEEN da. Nork ez du QUEEN ezagutzen??? eta abestiaren izena “I want to break free” da.
Talde honetako abeslaria FREDY MERCURIE zen, eta Sida gaixotasunarengatik hil zen askoren idoloa izan eta gero. MONSERRAT CABALLÉ-rekin batera Bartzelonako Olimpiadetako abestia sortu zuen eta baita interpretatu ere. Hemen usten dizuet BARCELONA kantua baita ere.
Atzo Athleticek ez zuen oso partida ona egin Zaragozaren aurka. Txuri Gorriek aukera batzuk sortu zituzten baina arrisku handirik gabe eta Zaragozak bere aldetik ere ez zuten askoz gehiago ere jarri.
Athleticek 1-2 irabazi zuen. 2.zatian Llorentek, arazo batzuekin, zelaia utzi zuen eta bere ordez IKER MUNIAIN, 16 urteko lehoitxoa irten zen. 20 minutu nahiko izan zituen gazte honek, zenbat balio duen demostratzeko eta zer nolako garrantzia izango duen erakusteko. Lehenengo gola San Josek egin zuen Iker Muniainen zentruari esker eta bigarren gola Susaetak lortu zuen, eta nola ezm Munianek baloia berreskuratu eta pase bikaina egin eta gero.
Athleticek ongi daki Iker zaindu egin beharko duela urte hauetan ze badute nahi beste norbaitek esku sartzea eta beste nonbaitera eramatea. Gazte hau oso ondo integratu da Lehenengo taldearekin, ez baita bat ere lotsatia. Ez zelaian eta ezta zelaiatik kanpo.
Zaragoza 1 – Athletic 2 GOLAK: San José o-1 (60min), Susaeta 1-1 (81min), Diogo (91min)
Beste partiduetatik esanguratsuena: Bartzelonak ez zen penalti bat eta gero irabazi zuen Espaynolen aurka eta horri esker lehenengo postua mantentzen du.
Valentziak 2-3 galdu zuen merengueen aurka. 1.zatian ez zen golik egon baina 2.zatian jokalariak dana eman zuten eta 5 gol ikusi ahal izan genituen. Madilek 2postua mantzentzen du Valentziaren aurretik.
Valencia 2 – R. Madrid 3 GOLAK: Higuaín 0-1 (54min), Villa 1-1 (60min), Higuaín 1-2 (65min), Joaquín 2-2 (80min), Garay 2-3 (83min)
BIGARRENGO MAILAN ERREALAK bere partidua irabazi zuen eta 4.postutik 7 puntutara dago orain. Era honetan 1. postua mantentzen du.
Gaurko partiduak hauek izango dira:
Valladolid- Málaga PPV 17_:00
Getafe – Tenerife PPV 17_:00
Racing – Xerez PPV 17:00
Almería – Deportivo PPV 17:00
Osasuna – Mallorca PPV 17:00
Atlético – Villarreal GolTV/C+liga 19:00
Sporting – Sevilla C+ 21:00
Gaurko Bideoklipa LIMP BIZKIT taldearena da eta bertan balada bat entzun desakegu. Bideo honetan HALLE BERRY aktoresa famatua azaltzen da abeslariarekin batera. Kantuaren uzena “Behind Blue Eyes”
Gaur BARTZELONAk derbi katalana jokatuko du arratsaldeko 20:00retan ESPANYOLen aurka Camp Noun hain zuzen ere. Etxeko taldeak Madrilekiko 5 puntuko aldea du partidu bat gehiago kojatu baitu. Ez da partdidu erraza izango kuleentzat, Messi Championsa jolasten lesionatu baitzen.
MADRILeri dagokionez, gaur Mestallan jokatuko du oso indartsu datorren Valentzi baten aurka. Pellegriniren taldekoka bi baja garrantzitsu dituzte: Alde batetik, Kakak ez du jokatuko lesio batetik irten berri baitago eta bestetik munduko jokalaroi onenetetako dena ere ez du jokatu, lengo asteko partidan bi txartel hori ikusi zituelako. Lehenengo txartela kamiseta kentzeagatik eta bigarrena falta gogor bat egieagatik.
GURE TALDEEI DAGKOINEZ:
ATHLETICek zaagozan jokatuko du eta agian Caparrosek aukera ematen dio JONÁSi atzelari bezala jokatzeko. Jonasek 16 urte bakarrik ditu eta Lehoien entrenatzaileak konbokatu egin du.
ERREALAk sailkapeneko lehenengo postuan kokatzen da Real Unioni lortutako garaipenari esker. Talde donostirra oso ongi ari da jokatzen eta gaur arratsaldeko 16:00retan 2.mailako sailkapeneko azkeneko taldearen aurka, Castellonen aurka, jokatuko du eta bere lehenengo postua ziurtatzeko eta mantentzeko.
Gaurko partiduak:
Zaragoza – Athletic 18:00 GolTV/C+liga
Barcelona – Espanyol 20:00 Gol TV/ C+liga
Valencia – R. Madrid 22:00 La Sexta/ Aut
Gaurko bideoklipa GREEN DAY-ren disko berriko da eta izenburua “21 guns” da. Oso kanto polita. Lasai baina ez du bere kutsu rockeroa galtzen.
Bartzelonak susto ederra hartu zuen partidua hasi eta bigarrengo minutura. Milevsky-k, Dinamoren jokalariak falta bota ondoren gola sartu zuen Victor Valdesen laguntzaz baliatuta. Hau esaten dut, Valdesek izugarrizko hutsa egin zuelako lehenengoko gola oparitzu.
Hortik aurrera Kieveko talde osoa atzean sartu zen izugarrizko defentsa eginez, baina bartzelonak pazientzia handia du eta pazientza hortaz baliatuta berdinketaren gola lortu zuen Xabik Abidalen pase zoragarri bat rematatu ondoren.
Partidu osoa atakatzen egon zen talde Katalana, eta partidua amitzear zegoela Messiri area hertzean falta egin zioten. Guztiok pentsatzen genuen Xabik burutuko zuela jaurtiketa baina azkenean Argentinarrak bota zuen. ETA NOLA BOTA ZUEN!! gutxi botako ditu, baina atzo demostratu zuen oso gai dela horrelako faltak botatzeko. Berari esker bartzelona taldeko lelen bezela sailkatu da.
Sevilla 1 – Rangers 1 GOLAK: Kanouté (7min p.)
Andaluziakoak sailkatuta zeuden baina hala ere guztia eman zuten zelaian eta gariapena lortu zuten Kanouteri esker, berak sartu baitzuen gola penati bat bota eta gero. Bere taldean lehenengo postuan geratu da eta hurrengo fasera inongo arazorik gabe sailkatu da.
Standard Lieja 1 – AZ Alkmaar 1 GOLAK: Lens 0-1 (42min), Bolat 1-1 (90min)
Olympiacos 1 – Arsenal 0 GOLAK: Leonardo 1-0 (47min)
AZKENEAN SAILKATU DIREN TALDEAK HONAK HAUEK DIRA:
CHAMPIONSEKO HURRENGO FASERAKO:
Girondins, Bayern Munich, Manchester U, CSKA Mocú, R.Madrid, Milán, Chelsea, Oporto, Fiorentina, O. Lyon, Barcelona, Inter Milán, Sevilla, Stuttgart, Arsenal, Olympiacos.
UEFA
Juventus, Wolfbusrgo, O. Marsella, Atlético, Liverpool, Rubin Kazan, Standard de Lieja, Unire Urziceni.
Orain hona hemen… BLINK182!!!! 3kote honek izugarrizko arrakasta du gaur egungo gazteen eta ez hain gazteen artean. Beraien letrak beti gauza positiboak kontatzen dituzte eta mundua alde on batetik begiratzen laguntzen digu beraien kantuak entzuten ditugun bakoitzean.
Orain dela urte bat gutxi gora behera talde honen jarraitzaile bta bere buruaz beste egin zuen eta izugarrizko kriktikak jaso zituen taldeak, baina beraiek esan zuten beraien kantak kontrako guztia bultzatzeko helburuak dituztela: alaitasuna, lagunak, oporrak…
Atlético 0 – Oporto 3 GOLAK: Bruno Alves 0-1 (2min), Falcao 0-2 (14min), Hulk 0-3 (75min)
Colchoneroak 0-3 galdu zuten Calderonen, baina hala ere UEFArako sailkapena lortu zuten Apoel Nicosiak Chelsea-ren aurka berdindu zuelako 2-2. Apoelek 3 puntuak lortu izan bazituen Atletico kanpora joango zen, baina oraingo honetan Madrildarrak zorteko egon dira.
Ez zuen apenas aukerarik sortu etxeko taldeak eta hasiera hasieratik talde portugaldarrak gain hartu zion 2. minutuan gola sartuz. Hortik aurrera Oportok menpean izan zuen partida osoa eta ezin izan zuen gol bat bera ere sartu. Gainera AGÜERO k, sobrekarga baten ondorioz, zelaia utzi behar izan zuen.
REAL MADRIL ek ordea modu eroso batean lortu zuen bere sailkapena 1-3 irabazi eta gero Olympique de Marsella talde Frantziarraren aurka.
Lehenengo zatiaren hasieran ikusi zen merengueak guztia emango zutela, momentu oro egon baitziren gora eta behera, modu horretan berehala iritsi zen lehenengo gola C. Ronaldori esker falta bat bota ostean. Momentu horretan Madrildarrak erlaxatu egin ziren eta hortik 5 minutura Luchok berdinketaren gola lortu zuen. Gol horrek Madril esnatu eta guztia eman zuen Albiolek 2. gola lortu harte. Gol hori eta gero guztia errazagoa izan zen baina ez dezagun ahaztu Marsellak penalti bat barkatu zuela. Azkenean ordea C.Ronaldok berriro ere Real Madrilentzako 3. gola lortu zuen bere potentziari esker.
Olympiqueko jokalaririk onena dudarik gabe, kapitaina izan zen. NIANG. Azkenean emaitza:
Olympique de Marsella 1 – Real Madrid 3 GOLAK: C. Ronaldo 0-1 (5min), Lucho González 1-1 (11min), Albiol 1-2 (60min), C. Ronaldo 1-3 (80min)
Beste partiduei dagokionez, hauek izan ziren emaitzak:
Wofsburgo 1 – Manchester U. 3 GOLAK: Owen 0-1 (44min), Dzeko 1-1 (56min), Owen 1-2 (83min), Owen 1-3 (91min)
Atzoko partiduen inguruan ezer gehiago ez dago esateko. Gaur ASTEAZKENA,Bartzelonak bere sailkapena lortu beharko du Dinamoren aurka. Katalanak berdinketa batekin nahikoa dute. Partiduak honako hauek izango dira:
Inter Milán – Rubin Kazán 20:45
Dinamo Kiev – Barça 20:45
Liverpool – Fiorentina 20:45
O. Lyon – Debreceni VSC 20:45
Stuttgart - Unirea Urziceni 20:45
Sevilla – Rangers 20:45
Olympiacos – Arsenal 20:45
Standar Lieja – AZ Alkmaar 20:45
Orain heme usten dizuet gaurko bideoklipa. Badakit gaur oso goiz nabilela informazioa jartzen, baina nire eginkizuna da zuek ongi informatuta izatea, eta zuei jakinaraztea futbolaren inguruan gertatzen den guztitaz. Gaurko taldearen izena LINKIN PARK da eta bere abesti famatuenetako bat “What I’ve done”. Abesti honekin, taldeak transmititu nahi diguna da, gehiago pentsatu behar dugula gutaz aparte gauza gehiago daudela. Adibidez: pobrezia, kutsadura…
ez gaitezen berekoiak izan!!! espero bideoa gustoko izatea.
Gaur asterarte lehenengo faseko Championseko partiduak jokatuko dira eta hauek izango dire ikusi ahal izango ditugun lehiak.
Juventus – Bayer Munich 20:45
Maccabi Haifa – Girondins 20:45
Wolfsburgo – Manchester U. 20:45
Besiktas – CSK Moscú 20:45
Zúrich – Milán 20:45
O. Marsella – R. Madrid20:45
Chelsea – Apoel Nicosia 20:45
Atlético - Oporto 20:45
Real Madrilek oso partidu garrantzitsuari egin beharko dio aurre gaur gaueko 20:45tan. O. Marsella, talde frantziarra topatuko du aurrean eta ez da aurkari erraza.
Madrileko talde eta afizioarentzat oso berri ona da CRISTIANO RONALDO berriro ere championsen jokatzeko gai izatea, baina aldi berean gutik, lass diarrak eta kakák ezin izango dute jokatu.
Lehen esan dudan bezala, ez da partida erraza izango eta Pellegriniren taldeak guztia eman beharko du zelai gainean garaipena lortu nahi badu eta sailkapena ziurtatu.
Atletico Madrilek ere bere partidua jokatuko du etxean Portugaleko Oporto taldearen aurka, baina Real Madril ez bezala, colchoneroak ez dute ezer jokoan. Hala ere jokalarika motibatuta daude eta guztia egingo dute partidua aurrera ateratzeko. Oportok nahi ta nahi ez irabazi behar du sailkatzeko.
Bartzelonari dagokionez, bihar jokatuko du bere partidua Dinamo de Kiev-en aurka.
Ahal dudanean jarriko ditut jardunaldi honetako emaitzak. Bitartean espero dut Californiako talde honen kantuarekin gozatzea. Talde hau oso famatua da, bere izena “RED HOT CHILI PEPPERS” eta abestia “Snow”.
Atzo gaueko 9etan Athletic eta Valentziak aurka jokatu zuten. Lehenengo zatian inork ere, ez zuen joko ona egin eta ez ziren beste porteriara gerturatu. Gainera lehenego zatian FERNANDO LLORENTE San mamés utzi behar izan zuen lesionatu egin zelako. Horrela Athleticek ongo zekien aukera haundia eta garrantzitsua galdu zuela partiduari aurre egiteko.
Hutsean bukatu zen lehengo zatia, guztia bigarrengo zatirako utzita. Bigarrengo zatian Iker Munian, 16 urteko gaztea, zelairatu zen eta berehala aurreratu zuen etxeko taldea gol eder baten ostean. Baina Valentziak segituan erreakzionatu zuen eta David Villak, asko saiatu eta gero kanpoko taldeartentzako berdinketa lortu zuen. Egia esan Villak merezi zuen gol hori, guztia eman baitzuen zelai barruan. Ondoren Mathieu egin zuen bigarrena eta Balentzia aurreratu zuen. Gainera partidua amaitzear zegoela David Lopezek penalti bat fallatu zuen eta ezin izan zuen berdinketa lortu.
Hala ere emozioa bukaeraraino egon zen eta Athleticek ez zuen etsi arbitroak partidua amaitutzat eman zuen arte.
Osasunak oso ondo jokatu zuen lehengo zatia, eta bigarrengo zatia hasi eta berehala gola egin zuen Masoud jokalariari esker. Gola sartu ondoren ordea, Osasunak ez zuen jakin partidua lasaitzen eta Malagak poliki poliki espazioa irabazten hasi zen Duda-ri esker batez ere. Azkenik, partiduaren azkenengo minututan Apoñok Andaluzentzat gola lortu zuen.
Hauek izan ziren igandean jokatutako 13.jardunaldiko partiduen emaitzak
Gaurko Bideoklipa THREE DAYS GRACE taldeak abesten du eta abestiaren izena “pain” da. Rock talde honek hainbat balada polit ditu eta bat honako hau da:
Atzo madrilek eta bartzelonak ez zuten beraien jokoriok zoragarriena erakutsi, baina biak izan ziren gai 3 puntuak eskuratzeko eta sailkapenaren toki altuenetan jarraitzeko. Orain bartzelonak 5 puntuko abantailaz gozatzen du baina kontutan hartu behar dugu madrid baina partidu bat gehiago jokatu duela.
Merengueak nahiko ondo jolastu zuten lehengo zatian eta Almeriari gol bat egitea lortu zuen baina atsedenaldia eta gero 3 miñututan 2 gol egin zituzten Andaluzak eta estu eta larri ibili ziren Pllegrinirenak partiduaren erritmoa berreskuratzeko. Azkenik Madrilek beste bi gol egitea lortu zuen. Partiduko gertakizunik esanguratsuena C.Ronaldoren kamoraketa izan zen. Lehendabiziko txartel horia kamixeta kentzeagatik izan zen eta urrengoa agresio batengatik.
Katalanak ere, nahiz eta 3 gol ein, larri ibili ziren eta azkenengo momentuan lortu zituzten garaipena ematen zieten 2 golak. Messik berriro ere bere taldea aurrera atera zuen bere 2 tantuekin eta nola ez, Ibrahimvic-ek beste gol bat sartu zuen; 9. gola berartentzat.
2.MAILAN BI TALDE EUSKALDUNAK JOKATU ZUTEN DERBIA.
Erreala 4-1 garaitu zuen Real Unión. Partidua, hasieratik amaierarte Errealarena izan zen, partiduaren kontrola izan zuten momentu oro. Etxeko taldeak ez zion aukera bat bera ere eman kanpokoari eta modu honetan lehengo postuan kokatzen da Anoetako taldea.
Real Socieda 4 – Real Unión 1 GOLAK: Bueno 1-0 (9min), Ansotegi 2-0 (32min), Ansotegi 3-0 (40min), Juan Dominguez 3-1 (45min), Nsue 4-1 (73 min)
Hauek izan ziren atzoko emaitz guztiak.
Orain, egunero lagatzen dizedan bezala, Bideoklip bat uzte dizuet. Talde hau ez da gaur egungoa baina oraindik asko entzuten da. Taldearen izena “KINGS OF LEON” da eta abestiaren izena ” Sex on fire”. Goza ezazue!!!